XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3 Ipini puxiketan esaten ari direna, estilo zuzenean.

a) Mutilak ea non egon diren oporretan galdetu die. Eurek erantzun diote hamabost egun Iparraldean egin dituztela eta beste aste bete Nafarroako Pirinioetan igaro dutela.

b) Batek jakin nahi du nork hartu duen erabaki hau. Besteak bere ustez ikasketa-burua izan dela erantzuten dio.

c) Batek ea zer egingo duen arratsaldean galdetzen dio eta besteak etxean geratuko dela erantzun dio.

d) Amak mutikoari kalean kontuz ibiltzeko agindu dio eta honek ez kezkatzeko erantzun dio.

e) Lagunek galdetu diote ea eurekin jokatuko duen partidua. Berak, lana amaitzeko, beste ordu pare batean geratuko dela erantzun die.

6 Irakurri eskutitza eta egin eskatzen zaizuna.

Maulen, 2000ko azaroaren 24an

Kaixo laguna:

Aurrekoan agindu nizun bezala, nire lagunak ezagut ditzazun marrazkia bidaltzen dizut. Zergatik den marrazkia eta ez argazkia galdetuko diozu zeure buruari; ba oso zaila delako guztiok batera egotea; beti falta izaten da baten bat.

Gainera, aurten marrazki klaseetan giza-irudiekin aritu izan gara eta nahiko ondo moldatzen naiz horiek egiten. Has gaitezen, ba, deskribatzen:

Iker lurrean eserita dagoena da; panazko praka marroiak dauzka jantzita. Aldean duen alkandora beix koadroduna da eta gerrontzea horia erronbo granateekin. Hau nire ikaskidea da; ingelesean oso ondo dabil.

Manex Ikerren ezkerretara zutik dago; praka eta niky berdeduna da. Praka zabal-zabalak daramatza eta sandaliak ditu oinetan. Mutil hau Olatzen lagun mina da. Ile beltz-beltza dauka eta elkarrekin doazenean, zeren Olatz ere ilehoria baita, urrunetik ikusten dira.

Manexen ondoan Elisabete dago. Honek gona eta brusa daramatza soinean. Gona beltza eta labur samarra du eta brusa grisa lore gorriekin. Zapata takoi txikidunak dauzka jantzita. Honi asko gustatzen zaio idaztea eta olerki politak egiten ditu.

Olatz, Elisabeteren aurrean eserita dagoena, zetazko jantzi horiarekin jantzi dut. Zapatak kolore berekoak ipini dizkiot. Gainean artilezko soingainekoa du. Neska hau oso altua da, taldeko altuenari burua ateratzen dio.

Goiurik, Olatzen aurrez aurre eserita dagoenak, nylonezko anorak urdin iluna darama aldean. prakak ere urdin ilunak dira, baina orban zuritxoekin. Normalean bota gorriak eramaten ditu eta horrela marraztu dut. Goiuri kantari ona da, oso ahots polita dauka eta neska jatorra da.

Eskumatara, taldetik pixka bat aparte, Nora eta Eduardo daude. Norari lykrazko soineko estuekin janztea gustatzen zaio, beraz, hor duzu soineko berdearekin eta plataformadun zapata berdeekin. Nora ere beltzarana da; oso neska bizia dugu eta gimnasia erritmikoa egiten du.

Beno, amaitzeko, eta nahiz eta zuk jakin, Eduardo zein den esango dizut; txamarra beltz laburrarekin jantzita dagoena da; txamarraren barrutik zisne lepodun jertsea darama eta ezkila formako prakak ditu. Kirol zapatila beltzekin jantzi dut. Gitarra jole trebea dugu hau.

Beno, hurrengoan zatozenean, badakizu nor zein den. Musu handi bat.

Jose Lontxo

aldean = ipinita, jantzita.